Skip to content →

ESKOLA



Begiraleak hezitu eta formatzea da Eziko Eskolaren helburua eta asmoa. Horretarako, hain zuzen, antolatzen ditugu begirale nahiz zuzendari ikastaroak urtean zehar. Begirale ikastaroa urtero egiten da; zuzendari ikastaroa, aldiz, bi urtetik behin.

BEGIRALE IKASTAROA



Urtero antolatzen du Eziko Eskolak begirale ikastaroa; hain juxtu, eskolaren gainean egiten du Ezikok urtean zeharreko lan gehiena. Urrian hasi eta maiatza bitartean, oporraldi luze, zubi eta larunbat solteetan eramaten dira aurrera. Dagoeneko eman dezakezu izena 2018-2019ko begirale ikastaroan; izen-emate epea irailaren 30a arte izango da. Animatu eta izena eman!
Begirale ikastaroan izena emateko epea bukatu da.

Sartu hemen zuzendari ikastaroetara apuntatzeko.