Skip to content →


Haurrak



Urtero hiru txanda egiten dira. Adin-tarte desberdinetan banatuta, 8 eta 17 urte bitarteko haur eta gaztetxoek gozatu dezakete Eziko Udalekuak antolatzen dituen udalekuez.

Begiraleak



Begirale-taldea da txandetako zutabeetako bat. Etxeko heziketa jarraituz, eta euskal nortasuna, giza baloreak eta famili-giroa aintzakotzat hartuta, osatzen dituzte udalekuak beraiek.

Sukaldariak



Sukaldari-taldea da beste zutabea. Begiraleekin lan-taldea osatuz, beren funtzioa ez da sukaldatzera mugatzen. Boluntario-lana burutzen dute.
2017ko udalekuetarako izen-ematea itxita dago, datozen egunetan jakinaraziko zaie izena eman dutenei onartuak dauden ala ez. Eskerrik asko!
1. Txanda Uztailak 3tik 16ra LH 4 eta 5 Izen-ematea itxita
2. Txanda Uztailak 17tik 30era LH 6 eta DBH 1 Izen-ematea itxita
3. Txanda Uztailaren 31etik abuztuaren 13ra DBH 2, 3 eta 4 Izen-ematea itxita
Prezioa
250€; 240€, bigarren anai-arrebek, eta 230€, hirugarrenek.
Izena ematerakoan, baldintza hauek onartzen dituzula ulertzen dugu